XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin Tuluma iritsitakoan, gainera, kontuak izanen nituen aukeratutako tokia topatzen: Don Armando izeneko ostatuan aurkitu behar nituen lankideak, itsasora begira dauden piramide bakarren ondoan.

Hondartza zuriaren ertzean.

Arin ibiliagatik, mila demonio beharko nituen atzetik bultzaka, agindutako lekura egoki iristeko.

POSTWORK telebista britainiarrarentzat niharduen lanean, gezurra badirudi ere, Ertameriketako lurretan Europa zaharrari buruzko dokumental bat eraikitzen.

Ostatuaren jabea, Don Armando delako hori, duela hemeretzi urte ihesi joandako Armando Olaetxe usurbildarra zen, pistolak eta abarrak Karibeko ur eta lurretan ahazteko ahaleginetan zebilena.

Bere iritzia jaso nahi zuten britainiarrek dokumentalean eta horretxek eskaini zidan ohigabeko lan hartarako aukera.

Aparteko aukera paregabea, alajaineta.

Gainontzean telekate horietako produktoreek ikusi ere ez baitute nahi izaten (...)